Euskadi erreala
1.
Euskadin den gazte orok
beharluke galdetu:
hemen jaio ginen baina
ote gara jabetu?
Etorkinak, bertakoak,
denok dugu hor leku,
zergatik ez elkarturik
maita gure sorleku.
2.
Zerurantza begiratuz
laino beltza ugari,
goimendira igan eta
ia dena pinadi,
hirietan murgildurik
tximiniak nabari
lur, mendi, ur berde biziz
egina da Euskadi.
3.
"D" tituluz bi euskaldun
ai! erdaraz dabiltza.
inprimatuz egon arren
kalean da hil hitza.
Neska-mutil horientzat
alferrik da iraultza,
eskuara hilez gero
burrukara zerk bultza?
4.
Lan-berri ta askatua
bat da ez bi arazo,
Estaduak diru frankoz
gaitu beti eraso.
Ahal dugu burrukatuz
dolarra gel arazo,
zapal gogor kapitala
egon dadin Fraga zo.
5.
Lakara batek ematen dit
izerdizko tristura,
ezina zait ahaztea
odolezko txis hura,
damu zaitez ni ekarri
nauzulako mundura,
ez dut nahi umerik sor
ezagutuz tortura.
6.
Torturaren teknikoa
Reforman ez da lotsa,
Militarrek neurtzen dute
demokraten jaiotza,
penak oro itoz dator
Reformaren hitz-hotsa
ta bakarrik entzuten da
"terroristen" ahotsa.
7.
Pesimistak ote garen
behar dugu seinala,
erdi hutsik den botila
ikus bete bezala,
poliziei eskapatzen
ekin behar dugula?
horri esker bihurtu da
txapelduna Reala.
|