Eskuara Lehen Mintzaira.
1
Hizkuntzarik lehena nundik zen athera?
Hori dakienak bizirik othe da?
Eskualdunak zirela Adam eta Eva:
Hori dakiena da Jainko Jauna bera.
2
Hori behar zen izan lehena munduan;
Hortaz mintzo baitziren Noeren barkhuan;
Lurra ikhusi orduko mendi inguruan
Hara hara erran zuten eskuaraz orduan.
3
Geroztik hunat bethi badauka segida:
Idukiko duela izan gaiten fida.
Eskual-herrian bethi sabantak badira:
Egun oroz hargatik tipitzen ari da.
4
Aiphu emaiten diot lekhu bakhotchari:
Bachenabarren hasiz, Chubero gainera,
Laphurdi, Probentzi eta Navarrari.
Gipuzcoa, Alaba, Bizkai ederrari.
5
Ez dira Fnantziako lur hoien erdiak,
Zathituak baitira bortzetarik biak
Lur gizenak ditugu, aberats mendiak,
Hetan hazten baitira arthalde handiak.
6
Gure aita onek zuten lur hau hautatua,
Etsai gaichtoetarik azkarki zaindua;
Nahiz bi aldetarat dakon zathitua,
Amodioak dauka batera bildua.
7
Eskuara bertzetarik baita antzin gibel,
Denbora guzietan hartan gira fidel
Hortaz gira mintzatzia da guretako eder
Han bera irakhysiz heldu diren haurrer.
8
Berrogoi mende hautan, Eskual herrietan,
Jende bera bizi da hainitz guduketan.
Etsaiak izan dira, bainan alferretan:
Bere hezurrak dituzte utziak lur huntan.
9
Sarthu bezen fite lur huntan Moroa,
Aitek egiten zuten batasun osua,
Heyen gainerat zalhu hedatzen besua
Hunki hau etsaientzat ez baitzen gochua.
10
Mendi gainian hazi kantabre zaharrak
Bihotzez ezti eta berthutez hazkarrak;
Oro izitzen ditu hek zuten indarrak
Amorrik ez du egin nihoiz menditarrak.
11
Fedea azkar ziren gure arbasuak;
Bere bizi guzian zuzen bidekuak.
Eta hartan alchatzen beren ondokuak
Hartaz laguntzen ditu Jaun soberanuak.
12
Zeru lurren jabia, zuri oihuz gaude;
Deusetako ez gira laguntzarik gabe.
Heyer bezela iguzi guri fagore
Hori galdatzen dugu ondokuentzat ere.