Erromerian
Atzo atzaldian izandu giņan
lagun guztiak erromerian.
Ura bai izan zan pozgarria,
neskatill musu gorria.
Atzalde guztian ibilli giņan
eusko dantza dotorian
ta guzti guztiok bai lagun onak
irrintzi entzutean.
Erromeri ederra zan
Santio mendiko tontorrean,
hantxe egin nun andregaia,
bai emakume alaia.
Gero kalera, goitikan behera,
jeisterakoan,
lore eder bat
neretzat aman zidan.
Zutik, zutik
euskaldun emakume bikaiņak,
irrintzi egin zazute
eztarririk onenak.