inprimatu
Errenteriyan. (Gertatua)
Izenburua:
Errenteriyan. (Gertatua)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
La uniķn vascongada.
Urtea:
1893
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
591.zk.
Orrialdea:
3

Errenteriyan. (Gertatua)

 

Iraola, V.

 

 Suerte charra gertatu

 zait Errenteriyan,

 asi geranerako

 geren lantigiyan;

 blusa zintzilik utzi

 nik nuben tokiyan,

 zerri zikiņ gizon bi

 zeuden an aspiyan.

 

 Biyetan batek ziyon

 blusari prest eutzi,

 ta bestiak ortzakiņ

 joskuratik autzi;

 bertan jango zutela

 nuben oso etzi,

 baņan zikindu arren

 etzutenai utzi.

 

 Botoyak falta eta

 zikiņez betia

 etzan posible blusa

 zoņian jastia

 pena ematen zuben

 orrela ikustia

 pentzatu nuben bertan

 berentzat ustia.

 

 Kaltia egitiaz

 etziran aspertzen,

 alaz guztiz burlaka

 zuten easotzen;

 zurrungaka gru gru gru

 etziran isiltzen,

 eskolatasun ona

 dute ikasitzen.

 

 ĄA zer ongi etorri

 egin digutena,

 etzait zazpi urtean

 joango neri pena.

 libre banu egitia

 dezio detena

 biyak ilko nituke

 (ta gero jan dena.)

 

 Ezkerrak neskach onak

 dirala gertatu,

 berak brusa jaso ta

 ziraten garbitu

 botoyak jarri, josi,

 gaņera legortu,

 eta arditik ere

 ez ditek kobratu.

 


inprimatu