Erregiña Amalia-ren eriotzan
1
Bizcaico mendiac burdiñarian
Uretara gaur sorturic,
Euren erriyuac bialtzen dituzte
Jaunari andi bat arturic,
Eziñ itzakin adi-eman lezan
Naibagarizco ichasuari.
2
Ozeanoco ichas guztia
Ez da asco sortzeco oraindic
Beren idalgizco gogüetaco
Gozatasuna; berakiñ
Maitetzeac emaiten dituban
Ur-aundi aetan ichiric.
2
Amalia beren jaben eriotzan,
Egiten badute unzuri
Damua, biziric ez duben ur aec,
¿Zer egiñ leike segurki
Bizcaico biotzen onatasunac
Negarra baño besteric?
3
Beren-leyaltasunean nolan
Ez duben lelengotasunic
Emaiten iños euren-artian
Iñungo ere jayotztarri,
Ala guchiago dira atzeratzen
Negar egiten aiñ lazki:
5
Oriec Perura eldutzen dira
Euren errayac esturic,
Eta icara-bat chit aiñ andia
Egiten dute sarturic
Urrunetaco erritar oen
Biotz guztietan barruric.
8
Andicuarekiñ emeticuac
Oi dagoz laiyan sarturic,
Eta eguno-ere euren artian
Eziñ dute urten jakiñic,
Nortzuc daramen, edo nori eman
Iños aurreratasunic:
7
¡Ah Eriotza! ¿Zelan ausartu
Ziñan aiñ lotsa bagaric
Geure on guztia geuri kentzen?
¿Nola ez gozuz larriric
Uchi bestela, baldiñ errayoc
Bazercatzen aiñ besteric?
8
Beste edozelako gaitz gogor bat
Artuco genduan pozgarri,
Bai eta geure adiskide maitea
Galdutasuna, ezarri
Ezpazenutza zeure erraitasuna
Geure Erregiña Andreari.
9
Baña zauri aiñ andi bategaz
Gaizuz guztioc uchi illic;
Eta geiago jo dezunian
Aiñ biziro eta barrutic
Geure Errege Jaunaren bularra
Betico miñez josiric.
10
Jaun andi onen gaitzac berriro
Berriaztuta diguz utzi:
Geure biotzac berian berac
Daucaz ezerez biurturic,
Edukiez daian miñtasun onec
Arnasaric edo oberic.
11
Itzac; isillic geratu zaitez:
Begiac bezate itz-egiñ:
Aren edertasun guzti-ura
Gera lizate aserreric
Geure eziñ-esan-leian miñaren
Lastasun andiyarekiñ:
12
Iturri mutu aec ariñ biyuaz
Ur-eraman latz batekiñ,
Euren durundi chit miñezcuetan
Esaten dabela isillic;
"¡Geuc iragoten doguzan gaitzac,
Eta eziñ degu eman adi".