Erregeak
Trakatan, trakatan, iru Errege
trakatan, trakatan, Belen'era,
Belen'en jaio dan Iesu Aurtxoa
trakatan, trakatan, jaurestera.
Beltxor'ek, trakatan, zaldia beltza;
Kaxpar'ek, trakatan, zaldi gorri;
trakatan, trakatan, Baldaxar zarrak
zaldia, trakatan, txuri-txuri.
Trakatan, trakatan, izarra dute
ain bide luzean gidaria;
trakatan, trakatan, Yerosolim'a
oraintxe eldu dira ia-ia.
-Herodes yauna, nun dan
Errege Natzaren?
-Zuek nai dezutena,
erregerik onena,
ea dan Belen'en?...
Herodes azal zuri,
barren-beltz gaiztoa!
Itz leunak mingainean,
bai, baņan biotzean
zorroztu aiztoa...
Trakatan, trakatan, izarra berriz
len bezain argi ta diztizari,
trakatan, trakatan, Belen'era arte
bideko pozkille ta gidari.
Etxe baten gaņean
izarra gelditu...
Etxearen ttattarrak
ta ango ez ta bearrak
nola ez arritu?
Barruan Maria ta
Aur maitagarria;
irurok auspezturik
ta kutxak zabaldurik
eskeņi berri
Beltxor'ek urre gorri;
Kaxpar'ek kekiņa;
Aurrak Baldaxar'ena
onetsi du geiena:
mir-ale min-miņa.
Trakatan, trakatan, iru Errege
trakatan, trakatan, Sorkaldera,
Iesu jaio dala ume guztiai
trakatan, trakatan, esatera;
Iesu jaio dala ume guztiai
trakatan, trakatan, esatera;
ta txintxo diranai zapatatxuan
jostallu politak ematera