Eriotzearen oroitzapenaz
Zuen eriotzeaz funtski oroitzerat,
Leia-zintezkete ongi bizitzera:
Mugu lazgarri ura datza urbildua,
Alarik, ez duzue iguntzen mundua.
Plazerak, ontasunak tutzue maitatzen;
Zuen gogo guzia etan da baratzen;
Ek utzirik bertzenzat, gutien ustean,
Aurkituren-zarete lurraren barnean.
Etorri bezain sarri iltzeko orena,
Orena, sainduak berak lazten-dituena,
Iuie ikaragarri; ordean yuztuak
Naiko tu gaztiga zuen bekatuak.
Ez da zeren orduan laguntza bilatu,
Auzo, aaidetarat oiuz abiatu;
Ez du niork izanen urrikalmendurik,
Etzaitzue emanen kontsolamendurik.
Etsitu bearko da zeruko graziez,
Baita, mundu untako fagore guziez:
Zuen barkamendua, nigar, marrasketan,
Galdeginen duzue, bainan alferretan.
Zuen obra guziak dire agertuko,
Balentza zuzenetan dire pisatuko:
Ongiak izanen-du, saritzat, zerua,
Gaizkiak, gaztigutzat, infernuko sua.
Bat-bedera, balinba, nai da salbatu,
Saindu, saindak bezala loriaz gozatu:
Ekin zorionerat eltzeko bidea
Da bakarrik yaun-ona zinez maitatzea.
Dezagun beraz maita sainduen saindua,
Eta igun, biotzez, betikotz mundua.
Oi! ez bekigu aantz il bear garela,
Zeruko erresuma yuztuentzat dela.