Egun zorioneko bat Durango-n
Lenengo Mezan, Migel Apaiza,
Etor zaizkitzu eskura
Jainkotasun ta Gizatasuna
Jesus berbera barrura,
Zure biotza berea dedin
Ta oso beraren ichura;
Izan zaite, bai, beti berea
Igo ta ere zerura...
***
Jesús eta Mariak
Gorde dezatela,
Iñarra adiskidea
Guk opa bezela.
|