Eguberritako kanta zarrak
Eguberri besperan,
Negu-biyotzean,
Jayo da gure Jesus
Leku arrotzean;
Ez jauregi eder aundi
Eta aberatsean,
Baizik estalpe pobre
Arlote otzean.
Maria eta Jose
Guztiz errukarri
Otzak ikaraz zeuden
Begira alkarri:
Onetan amabiak
Dirade etorri,
Argitara danean
Seme eder ori.
Eguzkiya pasa-ta
Osorik kristala,
Orobat gelditu da
Amaren sabela;
Espiritu santuak
Egiņik itzala;
Orra or Maria-gan
Ama ta Donzella.
Dicha ta zoriona
Dator gaur gugana;
Agertu da munduan
Jaungoiko-gizona,
Irutasun Santuko
Bigarren persona,
Mesias egiazko
Gure Jesus ona.
ŋNor ez da zoratuko
Atsegiņ kontentuz
Ikusi ezkeroztik
Aurcho eder Jesus?
Inguraturik dago
Belen-en aingeruz;
Ariņ datoz artzayak
Oiu eta kantuz.
Egiņikan gu ere
Orien lagunak,
Bijoaz bada ara
Biotz ta barrenak;
Gizonaren umorez
Gizon egiņ danak,
Bakarrikan nai ditu
Borondate onak.
|