Egipto'ra
Arre, arre, astotxoa, arre, arre, kon-kon!
Arre, arre, Ejipto'ra bear degu jon jon...
Atzetik gizon gaiztoak
zorrotzik beren aiztoak...
Arre, arre, astotxoa, arre, arre, kon-kon!
Traka, traka, axkar, axkar bear degu jon jon...
Umetxoen garraisiak
bai estu eta larriak!
Arre, arre, astotxoa, arre, arre, kon-kon!
Traka, traka, bixi-bixi, bear degu jon jon...
Ama gaxoen negarrak
aizkatu ditu baztarrak.
Bidean ereille bat...
-Aizazu, gizon:
Ejipto'ra bidea
nundikan dagon?
-Atozte, atozte;
emendik zuzen-zuzena...
begira, begira,
lurgorri ortan barrena...
Goiko jaunak ordaindu bizaitza...
-Bera da ordanik oparoena.
Arre, arre, astotxoa, arre, arre, kon-kon!
Traka, traka, Ejipto'ra bear degu jon jon...
Atzetik gizon gaiztoak
zorrotzik beren aiztoak.