Egiak
Egiak ba-dau
bere zauria
gizartean.
Zer dok gizona
ire ortan...?
Adiminez jaio intzan,
egia ikusteko;
buruak argia nai jok,
berez, bere baitan.
Ta gizona, noz-naitan,
zer dok guzurretan,
gizarte arritua,
kezkaz dalarik
illunpe baltzean!
Arriak zartatu ziran,
Kristo, egia,
kurutzan ilkeran.
Gaur, arriak eta lur guztia
dardaratuta dagoz
kistar izenagaz,
gizon ze diranak,
guzur bidez,
dagiezan bearrekaz.
Antxiña esan zendun,
Maisu Jauna,
ze bide emotsezaen
zeure bialdueri.
Geroragoko bialduak,
Maisuaren esana
astu egin eben,
euren erru bage
edo
euren onerako begiraturik.
Gaur, egiak
ateak lo ditu,
lengo jokabideak agertuz.
Bide-barriak dakarskuz,
ona ta txarra,
utsa ta zintzotasuna
obeto agertuz.
|