Iņaki Lasa orain ba zaude
Duoandikoetxea, J.
Iņaki Lasa orain ba zaude
hortik toki izkutuan
nik ez dakit non baina seguru
kazetarien moduan
papera hartu lumari eutsi
zer idatzi ba duzu han
ANAITASUNA oraindik dago
utzi zenuen lekuan.
Ondo dakigu bidea beti
egiten dela ibiltzen
zuek aurretik joan zarete
guri gurea zabaltzen
Nolatan urik daukan sustraia
inola ez den usteltzen
bizitzarako sortu direnak
ez dira sekulan hiltzen.
Iņaki Lasa Mikel Alkorta
orain zaudete batera
batak ziria bertsotan sartu
bestea erantzutera
lagun guztiak saioa entzuten
ba doaz zuen papera
gu hara joan orduko ere
bertsotan etor atera
Aurten ere bai Olentzaroa
ba zaigu triste iritsi
joan zaizkigun adiskideak
ez baitira izan gutxi
Festa hauetan guk ez dugu nahi
zuek bazterrean utzi
URTE BERRI ON opa nahiean
denontzat mila goraintzi