Legarralde jaunari
Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)
1
Euskaldunen artean,
nor da Legarralde?
Samurtzen bade ere,
ez litake gorde
Zendako herritarrak,
ta hainbeste jende
Holako jeun batekin
diren adixkide
Gizon maitagarri bat,
beharreren alde,
Jakintsun, kirolari,
soinulari trebe
Euskaltzale kartsua,
bai eta bestalde
Lau hogoi urterekin
abertzalen kide...
2
Jainkoak heda deza,
beti mendez-mende,
Euskaldun mota hori,
gaixtaginen orde!
|