Jende handi zonbaiteri
Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)
1
Etxckanderiak, lehen
Garaziko merkatian,
Maitagarriak zinezten
Nafar-astoen gainian.
Untziek egiten zuten
Dilin-dalan, kakoletan!...
Arroltziak etzinuzten
Denak hausten kinka hortan,
Zorionez ezpaiziren
Saskitto bakar batian!
2
Etxeko nausiek lehen,
Egoitzaren urranian,
Aterbe zonbait bazuten
Mozkinen ezartzekotan.
Sua lotzen balinbazen
Nunbaitik uste gabian,
Ontasunak etzituzten
Denak galtzen makur hortan,
Zorionez ezpaiziren
Bordatto bakar batian
3
Gerlari ohiak, lehen,
Egon beharrez barrandan,
Toki batzu bazituzten
Gordetzeko lur barnian.
Bonbak igortzen zazkoten
Bere ziloen erdian.
Halere, etziren omen,
Denak hiltzen aldi hortan,
Zorionez ezpaiziren
Tegitto bakar batian!
IGORTZE
Gure Europarrek, lehen,
Diru gosia gogoan,
Su ta pindar ari ziren
Petrolarekin karraskan.
Agortu zakote aurten,
Ta autoak utzirikan
Astorat dira erortzen!...
Induztria dute zapan,
Zorigaitzez bizi baizen
Indar bakar batekilan!
|