Biba Eskual-Herria
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Bihotzetik dugun kanta gure Eskual-Herria
Herri goxo eta ona oi zonbat maitagarria
Muga hortako mendietan bi aldetara jarria
Beti gazte eta ederrik zer leku xoragarria.
2
Jainkoaren ganik tugu ukan dohain bereziak
Itsas-hegi zelaietan oihanak eta mendiak
Denak ongi satifatzen tu itzal eta iguzkiak
Xoratuak itzultzen dira etortzen diren guziak.
3
Eskualduna denetan da elgarrendako anaia
Guzietaz maitatua zeren den jende arraia
Gero-re hola egoitera guziak gaiten entsaia
Bed gora errespetatuz zaharrek utzi usaia.
4
Eskual-Herria delakotz Eskualdun guzien Ama
Ume batek amarentzat bizi guzia derama,
Beti gora atxik dezagun Eskual-Herriaren fama
Eskualdun garbi atxikirik gorputza eta arima.
5
Eskual-Herria bat bainan zazpietan partitua
Nafarro eta Alaba Bizkai eta Gipuzkoa
Lapurdi ta Baxenabarre zazpigarren Xuberoa
Denak elgarri junta gaiten segurtatzeko geroa.
6
Gure Eskual-Herria xoragarri baita zinez
Bazterrak ere beteak udan emazte eta gizonez
Bazterrak elgarri junta gaiten segurtatzeko geroa.
Alegeraki etorriak asetzerat aire onez
Penarekin dira itzultzen hemen hoin ongi izanez.
7
Eskual-Herrian badugu segur ainitz bizi-molde
Laborari, komertzia bai-eta ofiziale
Itsas haundian untziekin bada ainitz arrantzale
Mendi mazela horietan artzainek zaintzen artalde.
8
Eskual-Herriak baditu pertsulari kantariak
Plaza hoitan pilotari soinulari dantzariak
Taulen gainean beti airoski oi zer teatrolariak
Arbasoen ganik ditugu usaia hoiek guziak.
9
Mendi haundi eder bezain famatua baita Larrun
Bi aldetako maxelak xutak ditu eta legun
Bizi moldea izanik eer muntatua hortik urrun.
Orroit gaiten Eskual-Herrian sortu garela Eskualdun.