Baigorriko eskualzain berriari
Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)
1
Agur, agur, Baigorriko eskualde maitia!
Bazinien pilotari, bai-ta bertsularia,
Engoitik ukanen duzu Eskualzain berria,
Haritschelhar Jauna baita gizon aipagarria.
2
Ikastetche handietan erakasle izanik,
Cure Erakus-Tokian gero izendaturik,
Jauna, zuk duzu Etchahun pizten ahanzpenatik,
Manecha izanik ere, Barkoche goraturik!...
3
Herriko same bat gisa zaitugu ohoratzen,
Baionarat gure fama zuk baituzu hedatzen.
Geroztik, zure lanari chuchen bazira lotzen,
Kaskoinak hasiko dira Eskuaraz mintzatzen!...