Tonto-Pilatusi bi kobla
Ibarrart, P.
1
Eztei ederra... Eskual Herrian
Izan ditugu autirian,
Bozkariorik handienian
Bai ahidiak gutaratzian,
Adichkidekin bat egina,
Zoriona zen gure artian.
2
Nahiz ez ginen handietarik
Espos ekhien bi alderatik,
Ginen Eskualdun garbietarik:
Chapeldun handi, jaun hirritarrik
Ethorri, zauku batto bakarrik,
Itultzekotan gu choraturik.
3
Udako bero garbienian
Nola erlia loretegian,
Jaun hura zagun gure erdian;
Gu oro ichi, mintzo zenian;
Saindu iduri hastapenian.
Satan ttipi bat zen azkenian.
4
Jaun handi hunen jakitatea
Da koro dunen laidostatzia,
Jainkoa baitan ez sinhestia:
Mundu hau eta gu egitia,
Ez deusetarik gauzen hastia,
Hunen ustez eta oi suertia
5
Erran du: «Ez da botheretsurik,
Gizona baino gorago denik,
Huni gaztizu, eman dionik,
Ez zorionik, ez zorigaitzik,
Ez arimarik behechten denik.
Denak akabo hilez geroztik»
6
Jaun zuhur gisa baitzen mintzatzen,
Gazte gaichoek zuten sinesten
Ustez egiez argitua zen:
Etzen ez gaizki irriz asetzen,
Harren gezurra etzela galtzen,
Leku onian zuela saltzen.
7
Mendi gaineko Piarres ttipi.
Beldurrik gabe zitzaion jeiki
«Ichil zaite hor, ez mintza gaizki.
«Arras tontoak gauztatzu naski:
«Abila zira bainaiz ez aski,
«Tontoak ere zerbait badaki.
8
«Huna ollo bat mahain gainian:
«Arroltzia zen ollo azpian,
«Gero chitan sortu zenian!
«Arroltzerik ez mundu hastian
«Lehen ollo-ak errun artian:
«Nork du lehena eman mundian?»
9
«Nungo gizonak deraut erranen:
«Geik gabe dut lana eginen,
«Azirik gabe sor araziren?
«Mundu hastian azirik etzen:
«Lehen bihia nork eman zuen?
«Hots, erradazu, Jainko bat baden?
10
«Begira zazu iguzkiari.
«Gau ederreko ilhargiari,
«Gau zarratu argienari
«Nungo gizonak dit ezarri
«Jarraik arazten tenoriari?
«Hots erradazu nor den gidari?»
11
Jasan handi hura hasi zen kantuz,
Deus gehiago ezin asmatuz,
Mustachak eskuz bihurdikatuz;
Behin erranak gero ukatuz
Bere burua ezin salbatuz,
Hura zen hura tonto-pitatus.
12
Pilhatuz horrek badu bai lagun,
Mila batian sei zazpi ehun.
Hek utz ditzagun ahalaz urrun
Gu Eskualdunak gauden fededun
Jainkoa othoiz gau eta egun
Gero zerua goza dezagun.