Libertatearen Amodioa.
Pierre Dibarrart.
1
Eskualdun garbi batek, othe dauka deusik
Libertatea bezain, gauza aberatsik?
Ez, ez, harentzat ez deus, hain baliosik
Zorion hortaz baizik ez baitu ametsik,
Hori gabe ez duke bizitze urusik.
2
Munduko gaztelurik den ederrenean,
Lausengu, jan-edan-on, guzien artean,
Eskualduna ez dauke han, bertzen menean,
Nahiago du izan librotasunean;
Mendian berak egin etchola batean.
3
Eskualdunak bakea du, bethi galdatzen,
Zeren libertatea gerlak dion khentzen;
Bertzenaz deusek ez du, nehon ikharatzen,
Lehoin baten pare da, etsaier oldartzen,
Buruzagiek dute, hortakotz maithatzen.
4
Orai bi mila urthe, hainitz Erromano
Gerlan ethorri ziren, Eskual-herriraino,
Kantabre hazkar heiek, zioten oraino:
Nahiago dugu hil, sumetitu baino!
Hitz hori ez da galdu orai arteraino.
5
Eskualdunak zertan du, lachatzen gakhoa
Harren libertatea dagon athekoa?
Botu bat duenean zerutikakoa,
Hortan obeditzen du, humilki Jainkoa,
Eta hartzen ordena bizi guzikoa.
6
Libertate ederra gauza baliosa,
Jainkoa zerbitzatuz, girichtino gisa,
Igandeak begira, ahal bezain ontsa.
Gero biba pilota, bleka eta musa,
Hori da Eskualdunen bizitze urusa.
7
Libertatea khenduz othe da gai-denik?
Eskualdunen bihotza, charma dezakenik,
Ez da lorerik eta-ez landarerik,
Guernikako arbola daitake bakharrik,
Arbola saindu harek ez baitu parerik.
8
Eskualdunen artean, ez dugu aditu;
Egiazko fedeaz ez denik argitu,
Eskualdunak orotaz libro nahi baitu,
Satanen bilhurretik haurrean libratu
Geroztik mamu harrek begietan gaitu.
9
Nere gudua huntan dut akhabatuko
Biba libertatea Eskualdunendako,
Jainkoa othoitzetik, ez naiz baratuko
Bakezko bizitzea diot galdatuko,
Eta gero zerua eternitateko.