Itsua eta sastrea
Dibarrart, Pierre
1
Euskaldun bat zen itsu eta bertsulari;
Athez zabilan iloba gidari.
Soineko eta diru, yanhari edari,
Nasaiki biltzen zuten bertsu eman sari.
2
Zuhur gisa baitzuten sos guti gastatzen,
Piko pean eltze bat gordea zaokaten,
Hirur ehun libera harat bildu zuten
Baņan, gachtagin batek ebatsi zioten.
3
Bere gorde lekhutic galdurik eltzen,
Bat zion hasperenka, nigarrez bertzea,
O! hau da bihotz mina, osaba maitea
Horra zer den kampoan gauzen gordetzea.
4
Azkeneko aldian hemen ginelarik
Ikusi gaituztela ez diat dudarik:
Bai, sastrea heldu zen pegarra betherik,
Behatu zuen euri bainan urrunetik.
5
To! harnezak eskutik sastrearen gana,
Adi dezan bertsu bat Itsuak errana;
Gure eltzen badu harek eremana.
Bazakiat nik, hura zer gisaz eragana.
6
Ilobak itsuari aphal beharrira:
Sastrearen etcherat orai heltzen gira;
Irri faltsuata dago leihotik begira,
Ez erran hitz gaichtoriK zuhurra bazira.
7
Iloba gida nezak arthoski bidean.
Zerbait daiat utziko azken egunean;
Ehun luis baitiat piko baten pean
Bertze ehun emanen bihar han berean.
8
Sastreak bere baithan: Itsuak etzakik
Hartuak ditudala horren sosak handik;
Eltze hau diruekin berriz han emanik
Bertze hiru ehunak bilduko tiat nik.
9
Itsuaren agintza balios izan zen;
Biharamun goizeko eltzea han zuten
Ilobak erran zion: hemen dugu hemen;
O! zein ongi sastrea enganatua den.
10
Ene moltsan heharduk dirua ezarri;
Lurpean hola-hola utzak eltze hori
Eta emok barnean bortz edo sei harri,
Satreak aski pisu altcha dezan sarri.
11
Itsuak sastreari: To! errak egia
Atzo bezala dukan arrai arpegia?
Ala trichtertk dagon doluan yarria,
Dirua erian eta bildurik harria.
12
Itsu harpagon zikoitz laido emailea;
Habil eta ez kolpa ene ohorea.
Dirudun bahaiz ere, eta ni gabea
Baduk aski zorigaitz hire ilhumbea.
13
Ni Itsu ilhumbean, hi sistre erromes,
Dezagun elgar lagun hiek ditugunez,
Nik egiten haut yahe ene onthasunez,
Nahi banauk okhertu hire begi batez.