Bildots aitamez gabetua
Dibarrart, Pierre
1
Sorthu nintzen neguko gaurik hotzenean;
Aita hil berria zen, ni munduratzean
Amaz gabetu nintzen gau hartan berean
Ume zurtza gelditu etchola batean.
2
Auhenka ari nintzen iraungia gosez,
Lurrean hedatua ikharetan hotzez;
Jainkoa urrikalduz ene bihotz minez
Lagundu nau, izeba amatzat emanez.
3
Ethorri zen izeba nitaz yabetzera,
Bihotz onez altchatu besoen artera.
Hark eraman ninduen Biskaiko etchera
Eta esnea eman nasai edatera.
4
Ume yabe gabea ez hadila lotsa;
Nahiz aita eta amekin ez haiteken goza,
Nik arthaturen baihaut ahal bezain ontsa,
Behar hordu guziez altcha niri boza.
5
Primaderan break agertzearekin,
Borturat ginohazin biak ardiekin;
Izebak erran zautan: agokit enekin,
Lanyerretan ni gabe hi eror ez hadin.
6
Hi bahaiz ederrena bildots guzietan,
Harturen hau otsoak hortaz begietan,
Etcholarat bil hakit ilhun hegietan
Eta urik ez edan ziphu lohietan.
7
Ene maite lagunak aita'mek arthatzen
Gomendio guzia nik bezala zuten
Bainan librotasuna maitegi baitzuten
Toki debekatuak hautatzen zituzten.
8
Ait'ametarik ziren behin eskapatu
Oihanik beltzenera elgarrekin heldu
Han zituzten otsoek itsuski kolpatu,
Bizia utzi bainan ohorea khendu
9
Nik ziphu lohitsuan ez dut edan urik
Ez otsoen menean egon lokharturik;
Hortakotz dut galdea izatu gazterik,
Muthil aberats eta prestu baten ganik.
10
Izebak nahi baitu, hura dut utziko,
Zelhai eder batera naiz egon yautsiko;
Aisean bizitzea dut ardietsiko
Eta otso maltzurrak ez nau ausikiko.
11
Ume zurtz prestu hori ekharriz gogora
Bizi bedi gaztea horren arabera;
Aphal sortu zuhurra altcha daite gora
Aberats ergela da yautsiko behera.