Aitaso baten solasak bere iloba chumeari
Dibarrart, Piarres
1.
Ikusten dugu gizon bat aitasotu denean,
Etoh'aintzinean jarririk alkhi baten gainean;
Bere haurrak ezarririk bizi molde onean,
Ilobaso chume bati dagola solasean.
2.
Ez da mendi-muthurrean elhurra churiago,
Aitasok buru gainean biloa duen baino.
Bainan bozki eta chuchen mintzo baita oraino
Ilobaso entzuten bihotz onez han dago
3.
Aitasok erraitea dio: Zuk ene haur maitea,
Orai ikasi baituzu Jainkoaren legea,
Nahi'dautzut erakutsi munduko bizitzea
Nola izan dezakezun zorionez bethea.
4.
Egun guziz artharekin othoitz zazu Jainkoa
Eta atchik ait'amentzat aphaltasun osoa,
Orhoit zaite badutela manatzeko dretchoa
Hura gabe urrun baita bizitze bakezkoa;
5.
Artizarra agertzean, jaiki zaite ohetik,
Ez baita egun guzian oren ederragorik;
Bas-oilarrak orduan du kantatzen oihanetik,
Eta choriek azaltzen buruak hegalpetik.
6.
Ihizi hek ernatzean, eman zaite lanean,
Lana baita errechago goizik hasten denean
Bozkariatuko zare iguzki agertzean,
Pentze lilien usaina zure ganat beltzean.
7.
Lagunekin mahainean, zarenean jarria,
Izan zaite alegera eta maithagarria,
Hersturetan da onari egin araz irria
Sor dakion bihotzean bozkario berria. I
8.
Eskuarazko mintzatzea atchik azu mihian
Ez baita ederragorik zeruaren azpian
Nola arrano zaharra pimpirenen aldian
halaber dago eskuara, auzokoen erdian.
9.
Eskualdun andretan dira baliosenak bethi
Erlea bezain langile, bildotsa bezain ezti;
Iragaiten zarenean hogoi urthetan goiti,
Hurbiletik beha Zozu halakoa den bati.
10.
Ez badu azken urthea aurthen ene biziak
Erakutsiko dauzkitzut eskual dantza jauziak,
Ni aitasotua gatik ez ditut ahantziak;
Ikasi behar dituzu ahal bada guziak.
11.
Aitaso hasten da kantuz muchikoen airean
Piko guziak izartuz bi zangoez lurrean,
Eta ez dute etsitu ongi ikas artean
Halako aitasoa da maithagarri etchean.