Agerreko semiaren khantuak
1
Kundenaturik niz heben hamar urtheren,
Burduņaz bizkarra kargaturik ebilten,
Zor horren phakatzia untsa zait khostatzen,
2
Sendimenturik gabe zeren ezpenintzan,
So egizie arren zorthia nula nian
Arauez hortako sorthurik benintzan.
3
Jinkuak zor baleit hebentik jalkitia
Tcherkha hindiot traidore infamia,
Egiteko ordin ene eginbidia.
4
Hire gatik diat odola gastatia,
Kasu egin ezak ene lehen arrakuntria!
Behar dukek erran: adio mundia.
5
Gure destinatier ezkira eskapiko,
Kreazale harek gutu gidatuko,
Hil behar diana oi! ezta biziko.
6
Azken bertset hau gazte lagunentako,
Zeren etsenplu beniz zerbutchatuko;
Adichkide gaichuk, othoitz enetako!