Hormonen balada
Davant, Jean Louis
1
Aratxea naiz, jan egiten dut
Egun guztiez bi-hiru orduz (1)
Jan erraiten dut, bainan egiaz
Edaten, eta noren titia?
Ez zoritxarrez amattorena
Baizik hotz-hotza beti kaotzoa
Petrolarena baitu gozoa
Ez d'atsegina horren orena,
Saltsa berean emaiten dizkit (4)
Ura, irina eta bormonak.
Ene desplazer hortan ez dakit
Zer plazer duen debru gizonak.
2
Langilea naiz, tan egiten dut
Egun guztiez zortzi bat orduz, (2)
Eta gainera bide luzea
Jasan behar dut goiz-arrats oroz.
Hain da kario aurten bizia
Et' aragia ja ezin eros.
Laborariak ez du bazterrik,
Berri gaiztoa egun datorkit,
Xahalak ditu hantzen hormonaz,
Ez baigenuen beste beharrik.
Ene desplazer hortan ez dakit
Zer plazer duen debru gizonak.
3
Laborari naiz, tan egiten dut
Egun guztiez hamaika orduz.(3)
Irabazia hain dut urria,
Ez baitut biitzen gure guria (4)
Eta hementxe nago ke ta suz
Ene xahala ezin bidalduz.
Berrikarien gaiztakeria
Edo auzoen astakeria
Jasan behar dut, eni datorkit:
Guztiak mintzo dira hormonaz.
Ene desplazer hortan ez dakit
Zer plazer duen debru gizonak.
4
Igortze: Urrezko xahal poteretsua,
Doblezka zara Jainko faltsua,
Paper hutsezko bilakatua
Eta gezurrez beti hantua.
Debaldetan du bai zoriona
Zutan bilatzen gaizo gizonak.
5
Itzultze: Irabazia kentzen digute,
Andeatzea zaie bertute,
Hortan bilatuz gure izana
Nola zakurrak bere buztana,
Beti haboro ari behar da...
Ez! Beste zerbait egin behar da!