Demokrazia gaztea
Davant, Jean Louis
1
Demokrazia gaztea
Espainian omen baitute,
Haren bakarrik uztea
Iparrari ez bertute.
Muga zabal dezaiogun,
Baina zu kontuz, Euskaldun
Zetabean hain zikina
Zaude nola nikotina.
Euskaditik Euskadira,
Xuri behar aztaparra!
2
Turisma ipar aldean
Ogibide hein batean.
Kosta, baserri, mendiak
Guztientzat bilgarriak.
Auzokoa deit dezagun,
Baina zu kontuz, Euskaldun
Ez bazara gar'irina
Zetabean bezain fina,
Ez otoi ager mugara,
Joanen zara pikutara!
3
Europaren batasuna
Gure helburu kuttuna.
Muga horri denek tiro,
Harremanak oro libro,
Axuriak sal ditzagun,
Baina ez zuri, Euskaldun,
Aire dirua pozoina
Baita nola kokaina,
Ez otoi jin erostera,
Hutsik itzuliren zara!
Igortze
Euskal-Herrian batasun
Egilea, mugazaina.
Denek dukegu higuina
Euskaditik Euskadira
Demarkaziņoko marra!
|