Ahuñe
Davant, Jean Louis
1
Jinkoak adelatü eder-lan dohaina
Euskal-herriko mügan hiruki perfeita
Nafarroak' oltzean piramida txüta
Eguerdiko ekian orratz arraheina.
2
Botxü eta elürren goiko erregiña
Zilarrezko kandelan haizen arrabita
Bolizko alminarra, karruen tütüta
Kristalezko müsikan diamant orgaña.
3
Uhülgien karbea, iñazien Sinai
Argia eta hotza (y) arreba et'anai
Zure baitan ni laket nola basahuña.
4
Bihotz eta sabelak hotzik üzten tützü
Baina ezpiritia goian dirdiratsü
Garbitarzün ametsak zütan baitü heina.
5
Gaztelütxaga hegitik
Ikusten zütüt zorrotzik
Ene haur denborako zelian
Ezin heltüz amestürik