Agerreko semia
1
Adichkide faltsu traidore infamia,
Hitan fidaturik bethikotz nuk galdia,
Galeren zoletan burdinez kargatia.
2
Houna arren zer den besteri fidatzia:
Zuhur denak etcheki berareki segretia!
Ountsa giltzaturik bere phentsamentia.
3
Krimo bat egin dit, oi ezin ukhatia,
Spiritu gaichtouaz benintzan pousatia:
Malerous izan da oi ene zorthia.
4
Lau egun beno lehen ni nintzen largatu,
Ouste adichkide bat niala haitatu;
Bai bena traidore houra zait zerbutchatu.
5
Baldoumako mendian da oihan handia
Eta gaiazko pasaje lazgarria:
Hau haitatu nian ene postagia.
6
Heltu zeitadanian ene irhterbegia,
Poņar bat ezarri deiot boulharrila,
Balaz kargaturik arma eskomakila.
7
Ai-ei-az hasi zen othoitzen Jinkouari,
Azken oren hartan egin lizon argi,
Nourk ehaiten zian nahi ziala ikousi.
8
Ni nuk bai, sujeta, jinik hire gana,
Heriotze batez zorren kitatzera,
Zeren aspatdian banian intresgoua.
9
Orhit hiza, orhit, gaztian egin lana,
Makhila khalduz hautse beheiztan ezurrak
Eta jaouz-erazi burutik huna?
10
Ene haourtarzunaz profeitatu hintzan hi:
Bestek ogena eta eni hintzan mendeki;
Ordunko kolpiak sendi ditiat bethi.
11
Pakutako bizia nahi deiat idoki:
Boronthatez kito gutukek algarreki,
Hik hilarentako benundia utzi.
12
Ari hadi hil gabe belhariko orano;
Nik pentsatu ondoko bania bai kolpu franko:
Jinkouari errok nik haidala erho.
13
Ni nahi nuk izan hi beno ounhestago:
Jinkouaren othoitzeko baduk denbora franko;
Hik eheitan eman minuta bat hartako...
14
Aski othoitu zinian zeluko Jinkoua,
Degolli neion erdiz-erdi lephoua;
Ordian fini ziren haren eskerniouak.
15
Eta ni baratu bourreuen baroua,
Errege laster haien eskupekoua: .
Nouiz othe dateke ene aldi houa?
16
Akabatzen baniz peitzez galeretan,
Pena bat baduket oi ene zaņetan:
Zer pentsatzen dudan erranen dut bertan.
17
Etsai bat hil dut eta bestia aldiz bizi
Eta ezin mendeka maradikatu hari...
Haren ehaitera hebetik ezin jalki...