Au guztia ba-dakit, Jauna
Au guztia ba-dakit, Jauna,
eta askoz geiago be bai,
onelakoak eundaka ezagututen dotaz,
eta, len be, ba-nekiazan, ain trankil
izera artean sartu orduko.
Ezpanekiz, gurago neuke, Jauna,
obe kontu ta ipuiņak balira,
amesak dirala pentsa gure neuke,
batenbatek andaluz bat nazela
esango baleust sikeran!
Jente orrek eurek daukela pasetan
iakenaren errua, zorionbakoak
badira eurek irabazita dala.
Au nonork probatu eidala
gura neuke, Jauna.
Trankildu egin gura neuke, Jauna.
Baiņa ezin. Beranduei da. Larrei
ikusi dot, larrei entzun,
kontuak ondoei atara dotaz,
numeroak egin dotaz,
eta orain zifra orrek betirako kendu
deuste nire errubako zoriona. Betirako.