Neska mutil zarrak
Dama batek
1
Ezurretan guri ta
Mamitan igarra
Kastuaren beldurrez
Utzirik bizarra,
Choriak beldurtzeko.
Ez litzake charra
Orra nolakoa dan
Gure mutil-zarr.
2
Poltsa zer-bait betia
Baņa chit wstua
Zekenkerian berriz
Biziro prestua
Beste etsairik ez du
Bakarrik kastua
Lagunik maiteena
Du bere astua.
3
Beņere galdu gabe
Dago esperantza
Arkituko duela
Andre aberatsa
Emango balitzayo
Aora beatza
Legorretikan luke
Egingo arrantza.
4
Bi-aldiz-porru-salda
Artu egunian
Gaņera meretziņa
Konbeni danian,
Au da, odol-kolpiak
Jotzen duenian,
Bestela beti dago
Osasun onian.
5
Ekarri bear bada
Echera jaboia
Garesti dagola
Mur... mur... mur... sermoia
Urtian ontz-erdi-bat
Artzen du doy-doya
Gorputz guzian dauka
Egiņa erdoia.
6
Iru ontza lodi du
Lepo edo sama
Tisikuen ichura
Berekin darama
Munduan zabaldua
Dago bere pama
Ondo biziko da au
Artzen duan dama.
|