Donostiako gazteak langille maisuen festa 1859garren urteko zanpanzart eguerdian
Artola, Ramon
IBIL BERDIŅA
Iņauterian oitu bezela
Donostiako gazteak
Marcha kantari batzuek eta
Soņu arekin besteak,
Datoz plazako dantza lekura
Gaur esker onez beteak
Bakoitza bere beargayakin
Erakustera nekeak.
Zortzi langille maisu jakintsun
Andreak aldamenean,
Garbi, egoki apaindurikan
Jazkai onenak soņean:
Pozez kantari gogoarekin
Daude nor bere lanean,
Eta sarritan dantza oi dira
Bearrik ez dutenean.
BELAUN CHINGOA
Nere langille maiteak, zar eta gazteak,
Aditu nekeak,
Pena naigabeak,
Igaro ditugunak, gizoz zital dollorrak
Aisa sinisturik,
Gaude damuturik:
Ontzietan joangiņan Montevideori,
Galtzera denbori
Alperkeriara:
Goseak erdi illak, ez ezeren jabe,
Lan ta dirubage
An egon gerade.
PISPILIN.
Dendari eta Zapataria
Berak nor baldin badira
Egitekoa badute eta
Chit ongi biziko dira:
Pispilin, pozpolin, plazara danbolin
Goseak ilko ezdira.
Arotzak eta Pichargilleak
Oi dute lana ugari
Bearra gogoz egitiarekin
Kobru ematen lanarí:
Pispilin, pozpolin, plazara danbolin
Izanditezke chit ongi.
Kupelagille, Perratzalleak
Bearra urri bakana,
Biak gogoa on dute baņa
Nai duten diņa ez lana:
Pispilin, pozpolin, plazara danbolin
Beti eskasa jornnla.
Pazingille ta Chorrotzallea
Lana egiten oituak
Atzerrikoak izanagatik
Bearrerako zinzoak:
Pispilin, pozpolin, plazara danbolin
Biak gizoncho prestuak,
ARDO CHURRUT
SENARRAk.
Beti beargiņean
Neke azpian
Bururik jaso gabe
Nere bizian:
Iņauterian
Acheren aldicho bat
Det Donostian,
Eguncho bian
Goiz arratsalde eta
Eguerdian,
Plaza berrian
Egunaz eta gabaz
Ordu guztian.
EMAZTEAK.
Ezkondu nintzan eta
Ez det damurik
Ezin autuko nuen
Senar oberik,
Leyalagorik
Berarekin bizi naiz
Pozez beterik,
Penak azturik
Ez du nere gizonak
Bere parerik
Bear gillerik
Iņork ikusi ez du
Beincho geldirik.
BAI, BAI, BAI,
Nagusi, echekoandre,
Eta mirabeak,
Plazan daude, ichirik
Echeko ateak.
Bai, bai, bai, festetan
Zar eta gazteak.
Egunero badatoz
Jende kanpokoak
Ikustera eralde
Plaza berrikoak.
Bai, bai, bai, festacho
Iņauterikoak.
ZORTZIKOA.
Festarik bear bada
Bego Donostia,
Betikoa du fama
Ondo merezia:
Bestetan ez bezela
Emen gazteria
Amaren sabeletik
Dator ikasia.
Donostiarrak dute
Aukera, dozia
Urtero asmatzeko
Festa bat berria:
Beren moduchoa da
Guztiz egokia
Zer nai gauzetarako
Arkitzen du gaya.
Aurten iņaute festak
Eder eta luze
Otsailla bengoan
Oso bete dute:
Iņoiz ez det ikusi
Iņon onenbeste
Eta gerora ere
Ez ikusi uste.
San Bizente goizean
Bostak jo etzuten
Atabal danboliņak
Nenguen enzuten:
Ordu bian argirik
Ez nuen ikusten,
Logale nintzan ba
Etziraten umen.
Ill onen asieran
Lenengo jayean
Egun sentiarekin
Nintzala oyean:
Iņudeak aurrakin
Zebiltzan kalean
Ta goso-saltzallea
Berakin batean.
Beste zenbait badira
Arrezkerokoak
Festa eder egoki
Donostiakoak:
Gero estudiante
Eta ijitoak,
Zortzi maisu langille
Gerade gaurkoak.
|