Domekako eskoleen suzentzallai euren ikasla eskeronekuak
¡Eleiz-gizon jakintsu
Ta andra chit nobliak,
Guri irakasteko
Eziñ ta obiak!
Agur, gure biotzeko
Guraso maitiak,
Bedeinka-beiyez Jaunak
Biar aiñ-andiak.
Zeuben jakituriya
Gure biotzetan
Usaiñ-gozua emonik
Alde-guztietan,
Egongo da, bai, egon
Betiko loretan;
Estutuko da bere
Gero prutuetan.
Donzella talde eder
Emen ikasiyak,
Ereiñgo ditubez
Echian aziyak,
Euren guraso anaye
Eta aizta guztiyak
Eruan arte prutu
Osasungarriyak.
Dotriña gozo emen
Ikasten dogunak,
Gugan sortuten dituz
Zoriontasunak;
Zabal dituban-legez
Euski argidunak
Goizian-goiz mundura
Bere edertasunak.
Edertasuna da, bai,
Eta zoriona
Emen gure arimai
Emoten yakona,
Domeketan gu pozik
Etortia ona,
Echaku-damutuko
Dalako chit ona.
¡Gure Uribarriko
Maria Birjiña,
Durangoar leiyalen
Poz eta atsegiña!
Bedeinka-eizu zerutik
Onlako ongiña,
Emonik zure-eskuz
Sari-on bardiña.
Domeketako eskolak
Millaka mesede
Jente gastientzako
Jaditziten dabe:
¡Bizi-deilla Durango!
Era eskola-au bere,
Betiko zeruetan
Danok sartu-arte.
|