Deus, Deus meus, respice (XXIgarren salmoa)
Jauna, nere Jainko Jauna,
arren! begira zadazu!
estualdi larri ontan
ai! zergatik utzi nauzu?
Nik badiardut marrumaz,
aieneka; baņa alperrik!
eztago nonbait, eztago
neretzat igespiderik.
Oiu-dagitzut egunez,
eta zuk ez erantzuten;
gauez ere geldigabe
ari nauzu el-egiten.
Baņa zu sandua zera
ta sandutegian bizi,
zu, Israel erriaren
sendagilla zeran ori.
Gure arbaso zaarrak
zu baitan uste izan zuten,
ta zuk etsaien mendetik
beti askatu zintuen.
Zuri deadar egin ta
beti izan ziran doatsu,
zugan zeukaten ustea
ta etziran motz-gelditu.
Ni ordea ez naiz gizon,
ar bat besterik ez naiz ni,
jendearen lotsakizun,
erriaren iguingarri.
Ikusten nauten guziak
ari zaizkit irri-parrez,
beren buruak igituz
mintzo dira nere kaltez.
"Jaunagan du bere ustea,
orain idoki dezala;
Jaunak orren maite badu,
ots! gaizka dezala bada."
Bai, amaren sabeletik
zuk ninduzun aterazi,
bular-ume nintzanetik
zu zaitut nere ustekari.
Sabeletik elkitzean
zuk artu ta jaso nauzu,
amaren erraietatik
nere Jainko bakarra zu.
Jauna, oi Jauna, etzaitez
urrundu nere aldetik
estura gaitzean nago
ta ez dut laguntzallerik.
Zekor uzu basatiak
marrumaka ertsi naute,
Baxan-go zezen mardulak
ingurarutua naukate.
Agoa zabal zabalik
badatozkit irestera,
leoi atzaparkari ta
marrumarien antzera.
Guzi au, ura bezela,
isuri zait ta banatu,
nere ezur guziak ere
miņaren miņez lokatu.
Argizaia beraxten da
ta urtzen suaren aldean;
olaxe daukat urturik
nere biotza barnean.
Eltze-puska bat bezela
idortu zait ao-ganga,
egarrian zintzurrari
itsatsia dut mingaņa;
zapaldu nauzu, erautsi
eriotzeko autsera.
Zakur amorratu askok
ertsi naute, ortzak gertu;
gaizkille-tzarren saldoak
moltsotu nau estu-estu.
Esku-oņak aldez alde
burniz josi dizkidate;
ezurrak ageri ditut,
oro zenbatu nitzake.
Etsaiak errukigabe
orain begira dagozkit,
begiak nigan josi-ta
irri-parrez ari zaizkit.
Nere soņekoak uzi (banatu)
dituzte beren artean,
nere jantziaz txotx-egin
norentzat izango ote dan.
Zu ordea, Jainko Jauna,
ez nigandik aldaratu;
nere indarra zeran ori,
atoz, esku-emadazu.
Ene etsaien ezpatatik
zain zazu nere anima,
zakur goseen mendetik
idoki nere bizia.
Atera nazazu, Jauna,
leoiaren zintzurretik,
beira nazazu gaxo au
basidien adarretik.
Nik orduan zure izena
nere anaiei aipatuko,
batzarrearen erdian
zu zaitut andietsiko.
Jainkoaren beldurdunak,
Jauna goraipa zazue;
Jakob-en azkazikoak,
goraki ospa zazue.
Lander onen eskaria
ez baitu Jaunak iraitzi,
beartsu onen bearra
arek ez du gutxietsi.
Bere aurpegi alaia
ez du nigandik urrundu,
ta nik oiu egitean
nere oiua entzun du.
Zuri esker, ager naike
araiez (kantuz) bilkura andian
nere agintzak beteko
zure zintzoen aurrean.
Beartsuak jango dute
ta aseko dira guziak,
Jauna ospatuko dute
Beraren maitazaleak.
Bizi bitez gaur ta beti
zuen biotzak poztari!
Lurreko bazter guziak
Jaunaz oroituko dira
ta bide txarrak utzirik
biurtuko arengana.
Atzerri-enda guziak
auzpez jauretsiko dute,
Yahwe baita Jaun ta Nausi,
bera da atzerrien Jabe.
Bai, Jaunari gurtzen zaizka
jende andiki gizenak,
baita ere zapaldurik
neketan bizi direnak.
Gero jaioko diranak
onetsiko dute Jauna,
mendez mende aipatuko
Jaunaren zuzentasuna.
Bai, Jainkoak nere bidez
egin duen oren berri
emango zaio ondorean
sortuko dan gizendari.
|