Dabid'en IV'garren eresia
Nik deitzean, entzun nagizu Jainko zuzen,
Jarri aldian poztu bai ninduzun;
Erruki zakidaz, eta entzun nire otoitza.
Gizasemeok: noizarte zarie biotz-astun?
Zergaitik maite uskeria, ta zergaitik guzur-billa?
Jakizue: arrigarri dagi Jaunak bere zintzoa;
Jaunak entzungo nau, deiez nagokionean.
Ikara zaiteze, ta ez egin obenik;
Gogoz ausnartu zeuen biotzetan,
Orobat zeuen lotegietan, ta zagoze ixillik.
Eskiņi egizuez legezko opariak,
Eta Jaunagan itxarontsu zaiteze.
Askok diņoe: "Nok erakutsiko dausku ona?"
Jaso, Jauna, gure gain zure arpegi-argia!
Poza emon daustazu biotzean,
Gari-ardoak ugari diranean baiņo aundiagoa.
Oera nazaneko, loak artzen nau, nasai-nasai;
Zuk bakar-bakarrik, Jaun orrek,
Bizi-erazten bai nozu bildur bage.