Lahuntzegoiti koblakariari
Joanes
Abraham hanitch zaharturik zen, eta
Etzen halere aita orano; aleta
Ainguriak erran zeron egun baten:
Mintzo nitzaizu Jaun zelukouaren phartez;
Zoure haur eta haurtchouak izanen dira
Noumbre handian, hala noula beitira
Zelu bobedan ageri diren izarrak,
Itchas bazterreko haria ta legarrak.
Ainguriak erran bezala gerthatu zen,
Abraham Jinkouaren gorokoua beitzen.
Zouri, adichkidia, Lahuntzegoiti,
Ainguru bat etzeizun zelu gorati
Jin erraitera, zihauri, buruz buru:
Haurdun izanen zira, zaude haiduru.
Egia da haatik, sinhets zazu hori,
Zelutik zaizula chuchenka erori
Aita haimbestetan izateko grazia.
Haur zain khantalotsez, hori da zahartzia!
Felizitatzen zutut, nik bihotz osoz,
Oundar haurraz, bai etare bestez oroz.
Baduzu orai igaranik dozena;
Tchipien hori ezta izanen azkena;
Eztut arauz khecha eraziren ihour,
Erranez eztela aski hamahirour.