Donostiako baratzagilleak
Comba, Adolfo - Artola, Ramon
Faunak gure erriyak
erroturik dauzka,
dala jolastoki bat
festaren seaska.
Lore toki polit bat
plazaren erdiyan,
egin naiya senti zan
joan dan aspaldiyan;
osaturik kutizi
zegoana erriyan,
gaur arkitutzen gera
baratza berriyan.
Gogor diogulako
eraso lanari,
gure baratzan gauza
sortu da ugari;
e'tzaiola iya lur
bererik ageri,
sestocho lorez bete
bat diala diruri.
Gure baratzan daude
lore oso fiņak
zuri, gorri, oriyak
more ta urdiņak;
liriyo, azuzena,
aleli, jazmiņak,
bioletak, arrosak
eta klabeliņak.
Guk dauzkagu musikak
guk melokotoiak,
gingak diruritenak
periazko botoiak:
aran klaudi ederrak
laranjak, limoiak,
udare, alkachofa,
mispira, meloiak.
Dauzkagu gereziak
dauzkagu murrubik,
illar, baba, baborrun,
esparrago aundik,
ez da lechugik palta
ez ere azarik;
ez da gare baratzan
ezdaguen gauzarik.
Gure bearrak artzen
badirade ontzat,
poz bat geldituko da
betiko guretzat;
ez ezgerade gu ari
lanean gorentzat;
au dena egin degu
DONOSTIARRENTZAT.
|