Odeiak
Clark, Jaime
Zeruari ikutuaz dijoaz odeiak,
Naiz bat banaka, edo elkarganatuak,
Sortzen dira gorriak, edo naiz zuriak,
Edo damu aundiko gauan gisa beltzak.
Onela bizi dira lurrean jendeak,
Munduko edergarriz oso apainduak;
Bildu eta aldegiten dute gogaituak,
Ega ezegokidan bezela lanbroak.
Baņa jainkozko almen emaezgarriak
Oen buru gaņetan dabiltzki egoak,
Gurari zekenai oartu-gaberik.
Ez dute eskuperatzen erregu ta azaņak;
Aren seņalpena du berekin bakoitzak,
Ta obedi bear porchan begiak ichirik.