Maite zaitut Kristo
Ché Guevara
Maite zaitut Kristo
ez izan batetik jetxi ziñalako
baizik agertu zenidalako
gizonak odola duala,
malkoak, oñazeak,
giltzak argiaren ate ertsiak irikitzeko.
Bai, zuk irakats zeniguzun gizona Iainko bat dala,
gurutzaturiko gizon gaixo bat Zu bezala
ta, Zure eskerrean dagon ura
Golgota'n, laput gaiztoa ere
Iainko bat da.