inprimatu
Indianoa
Izenburua:
Indianoa
Sinadura:
Celhabe, B.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Celhabe, B

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1912
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
1338.zk.
Orrialdea:
2

Indianoa

 

Celhabe, B.

 

 1

 

 Entzunik espantutan Indien berria,

 Beldurtu ere gabe othe den-egia.

 Montebidorat noha zenbait urtherentzat,

 Aisia bildu nahiz azken egunentzat.

 

 2

 

 Ez naukan hainitz zela herritik joaitea,

 Guti nakien zer zen nigar egitea;

 Untzirat nohanean, orai dut senditzen

 Damuaren eztena bihotzean sartzen.

 

 3

 

 Bertz'aldiz zoazkigun irritan egunak,

 Tristerik orai ditut aldean lagunak

 Adiotarat zaizko nigarrez hurbiltzen.

 Iduri naiotela bethikotzat hiltzea.

 

 4

 

 Sor-lekhuan nintuen esteka guziak;

 Ez dakit handik urrun zer daukan biziak;

 Adios erratean herri maiteari,

 Bihotza zaurthua naiz eman nigarrari.

 

 5

 

 Diruaren goseak etchetik narama;

 Utzi behar dut aita, utzi behar ama,

 Segurantzarik gabe nihoiz itzultzeko.

 Iragan atseginak berriz kobratzekoa.

 

 6

 

 Lur atzean zuhaitza laster iraungitzen,

 Desterruan gizona gazterik zahartzen;

 Han galdaturen bethi herria bihotzak,

 Eskasa ez betheko irabazi untzak.

 

 7

 

 Desterruan non kausi herriko mendiak,

 Aiten egin ederrez lekhuko handiak?

 Ohit'ezkila ere ez dut adituren;

 Bozkariorat ez nu bestetan deithuren.

 

 8

 

 Desterruko bidean erortzen denari

 Lagun onik etzaio agertzen sokorri.

 Eritzean ez duke amaren artharik.

 Hil daitek'inguruan nihor gabetarik.

 

 9

 

 Adios, Eskual-herri, hanbat onhetsia,

 Hire zerua zailak ezin ahantzia.

 Hiretzat dagozila maite ditudanak.

 Adios, aita-amak, haurreKo lagunak.

 

 10

 

 Noizbait ahanzten badut ene ama ona,

 Baldur ez nadin ethor, nigarrez dagona,

 Ahanzten badut aita, ahanzten herria,

 Nihoiz ez bekit mugi ahoan mihia.

 

 11

 

 Urrun Jauna, ni ganik othoi-zorigaitza,

 Hustua kausitzeko ait'amen egoitza!

 Aitzitik egidazu bihar nadin laster

 Eta goza ditzadan luzaz zuri esker.

 


inprimatu