Uskaldünen aripen handia
Casenave-Harigile, Junes
1
Builltriak eta arrano beltzak, aidian hegalak zabal,
Egoiten guaita, Gosejankinak, üngürükan dira herbal;
Jan eta txesta han aragiak deikie eginen askal:
Lana ez gasta I Gure eginak nurk zütian egin ahal?
2
Güdü gaitzian, Karlesek ützi deikü hor bere armada,
Bere hunian ezta ützüli: aitzika üskaldüna da;
Mendi gaiñian, gizun ihizi ükhen dügü baitezpada;
Botxen artian, bazen zaldieli, oro hedaillo arrada.
3
Uskaldünetzaz Karles Handia izan da xahü goithürik,
Berak arrantaz haren gosia beitziren jo nahitürik.
Zeren Frankuetzaz, Hiri Nausia, Iruinea zen galdürik,
Eta bortxakaz erabilia basherritarra zelarik.
4
Uzkiereki, ihes egin dü, ozentü Ipharraldilat,
Eta bereki, haiñ zen harritü, hartü aralde ttipi bat;
Lotseiareki, ikhusi dügü, juaiten erresumalat,
Zeren gureki zian bogatü etzuala bizitzilat.
5
Arren zertako aphalt nahian izan dira Uskaldünen?
Alegietako aiphü handian, gorde beharrez beitziren
Ororentako, gük Bentartian, egin güntin aripenen.
Gure Herriko da aitzinian harrotzia hor eginen.
6
Khanta ditzela, mündü orotan, gük eder egin güdükak,
Eta berhala, orok batetan, bero ditzagün bihotzak ;
Ordin bezala, aitzinekotan, jünta ditzgün indarrak,
Ta hala hala, gerokuetan, azkart Uskaldünen garrak.