Sü-azia
Casenave-Harigile, Junes
1
Egün, ohi düdan bezala egitia,
Erabaki dut süthondoan egoitia
Eta ahalaz bakiaren edireitia,
Ene arrenkürretzaz beniz ertzatia.
2
Sü gar bero eder bat da goiti elkhitzen,
Süpazterretik üdüri du elhestatzen.
So niz eta zer erranen dian dut behatzen.
Segür horren hitzek naie oso berritzen.
3
«Aspalditik nitian biltzen etxenkuak:
Aitzinetik heben bizi ziren bürhasuak,
Aitañi eta amañi xaharraguak,
Aita, ama, haur handi ta ttipiaguak.
4
Oilluak txitxak zaiñtzen dütian bezala
Oro saldokatzen nitian hala hala;
Orano entzüten diatzat beharriala
Ozen Eüskal hitzak batetik bestiala.»
5
Bena segür eskail bat hausten da erditik,
Begi nigar bat ordian ixurten hantik.
Bat batetan sü-garra txipitzen delarik
Bere bihotzeko mina ulertzen düt nik.
6
Jarririk zirenak süpazter üngürian
Jauz eta, khian galdü dirade ordian,
Joik ikhustez Herria bere izatian
Jadanik bere Eüskara galdü beitzian.
7
Bi bago egür eskail idor ezar
Ta sü-garra hantzen da arrunt far-far,
Berotzen eta argitzen bazterrak,
Tanpez lillüratzen ene begiak.
8
Bena holaxe bada sü-garra
Nula biltzen dû othe indarra?
9
Etxekanderia goizik jeiki zaikigü
Ta khe-tokitik egürrak eraitsi dütü,
Sü-künian' txoskabieki antolatü,
Hautsian barda ezari murra agertü
Buhaldi bat emanez sü-azia phiztü.
10
Udüri zait gibeltüxerik hor nizala
Amets batek barnetik hartürik bezala.
11
Gararen baste eretzetik
Haur saldo bat da elkhitzen;
Haien herotsen erditarik
Eüskara da aranatzen.
12
Irailpen berri
Amiragarri:
13
Herritarrak so,
Eüskara mintzo.
Eüskal indarreki alboz-albo
Eüskal mintzajia lothü da oso.
14
Gorde igaranik gai güzia
Bihar arpatü zen sü-azia.