Chanton piperri
Chanton Piperri emen dago
Limosna on bat balego
Kanta beardot
Baldin albadot
Neuru sabelen gosia
Erruki dedin jendia.
Iru lagunek Ispaster-en
Apostuba egin eben
Jango ebela
Noiztik gabera
Amar erraldeko chala
Non laugarren nitzala.
Pozas neguan zoraturik
Jateko laurden bat osorik,
Nere kontuak
Beti alanguak,
Joantzen poza putzura
Ametsak oi diran modura.
Lequeitio-ko kalian
Bisigu denbora danian
Ogei chicharro
Eta geiago
Eta guziak gabian
Sartzen dodaz sabelian.
Orduban kontentu nago
Gaberdi ostera daño,
Andik goisera
Neure sabela
Beti dago gur, gur, gur,
Bartko apariya agur.
Guztiz zabala dot sabela
Bardin bardin dot gibela
Este bakochak
Kabiukoluke
Gaubela bete okela,
¡Baña noiz izango ote da!
Ez da errotan arririk
Neure agiñak langorik;
Neure argiñak
Zatiukoluko
Ogi aundi bat osorik
Balego bigun bigunik.
|