inprimatu
Chakur jakintsuna. Alegia
Izenburua:
Chakur jakintsuna. Alegia
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1904
Argitalpenaren urtea:
[18]
Alea:
8.zk.
Orrialdea:
4

Chakur jakintsuna

 

 

 Etche batean,

 Egun berean,

 

 Sorthu ziren bi chakur.

 Biek zuten ilea kizkur;

 Biak ziren beltzak;

 Batek zituen lau hatzak

 Eta buztan mokoa churi,

 Elhurra iduri;

 Eta gauza bat ederra.

 Kopet erdian izarra.

 

 Beiraturik polliten hori,

 Bertzea zuten igorri

 Zaku batean urera

 Biziaren galtzera,

 

 Suerte on batez bidean

 Aguertu zenean

 Olio saltzaile bat.

 Hunek ez ahal zuen hambat

 Chakurrez amets orduan.

 Olioa zuken buruan.

 

 Oliokinetan ere

 Bihotz onekoak badire.

 Urrikaldurik potchoa,

 Hunek hartu zuen gaichoa.

 ongia ahalaz egizu,

 Noizbait sari badukezu.

 Chakurra emanik zarean,

 Hau goan zen bere bidean,

 Oihuka berriz berri

 «Olio! Olio! berri!»

 

 Potchoa handitu zenean,

 Arin zabilan aintzinean;

 Eta hartze ona baitzuen,

 Dantzan ikasi zuen,

 Egoten tente, chutik goaten,

 Aztapartoaren ematen;

 Egiten zuen arroda;

 Eta hau ederrago da,

 Bat ez baitzen haren nausi

 Pimpoilka egiteko jauzi.

 

 Haren jostak ikusirik.

 Jendea zagon miretsirik;

 Orok chakurraren gatik

 Erosten zuten oliotik

 Holache eskuin eta esker.

 Chakur maiteari esker,

 Nausiak saltzen zuen olio;

 Horrek zuen horrek balio

 Chakurra salbatu bazuen,

 Saria kausitzen zuen.

 

 Biak noizhait itzultzen dira

 Chakurtchoaren herrira.

 Hedatu zeneko berria,

 Hango chakurreria

 Laster bildu zen karrikan,

 Oro saingaz errepikan.

 Bai eder ziren begiko

 Guziak kokoriko

 Jarriak inguruan

 Chakurrek duten moduan.

 

 Zenbat zenbat conplimendu

 Guri nork orai erranen du?

 Egitea ongiethorri,

 Ontsa kausitzen dut hori;

 Bainan landorioak

 Bakhan dire egiazkoak,

 Balakuari darrayo

 Noiz edo noiz enganio;

 Ez dagoena erneki

 Ohartzen da berantegi.


inprimatu