Cum invocarem
I
Jainko zuzena, adi zazu
oiuz ari nauzunean!
estu nengoen aldian
biotza arrotu didazu.
Jauna, nitaz errukitu
ta nere otoitza aditu.
II
Gizasemeak, noiz arte
biotz-astunak zerate?
zergatik maite dezute
utsalkeria? zergatik
gezur billa zabiltzate?
Jakin bada; goiko Jaunak
autatu ta goretsi nau
bere Zintzoa naizen au;
nik deitzen dudan aldian
Jaunak entzungo nau bertan.
Dardar ikara zaitezte,
ta ez egin obenikan;
nere aurka zuen baitan
dabilzkizuen asmo oiek
gauaz zuen etzauntzetan
gogora ekar zatzute;
ta noizpait ixil zaitezte.
Zuzentasun-oparia
opal zozue Jaunari,
ta gozoa baita Jauna
aren baitan iguriki (esperatu)
III
Ez gero esaten asi
beste askok diotena:
"Nork erakutsiko digu
nai genuken zoriona?"
Zure aurpegi-argia,
Jauna, diztia bekigu;
orrekin nere biotza
pozez beteko didazu;
jarriko nauzu pozago
ardo ta gari ugari
biltzen dan garaian baņo.
Ni pakean etzango naiz
ta lo egingo artetsu,
zuk lasai kezkarik gabe
biziarazten bainauzu.
|