Agur Makeari
B.D.
1
Baiguratik ta Urtsura
Lekornetik Luhusora
Arte hortan da Makea
Herri bat arras laketa.
2
Gure herriak omena
Izana du hedatua.
Ganix baten fama gaitza
Kurritu zen, eta nola!
3
Izan dugu ez dudarik
Lehenago ta geroztik
Bai segur beste Ganixik
Eta Ganix-ez besterik!
4
Aipa-gaiak pertsu hotan
Milako bat bai nunbeit han
Balitake... bainan, bainan
Ez gaiten sar urgulutan!
5
Aireņo hau bego labur
Ez dut bada gala xuhur!
Nihaur niz ta doi bat beldur
Talenduaz ez hain segur!
6
Mendez mande, herriz-herri
Makea da aipu beti.
Agur beraz Makeari
Ta Makear jendeari!
|