Bustinballe
Sasoi onenaz ogei urtekiń
Ori dek tokau zaizuna
Irabazpide gutxi ta kastau
Orko aberastasuna
Asarreik gabe igarotzeko
Izan bei anaitasuna
Goiko Jaun onak eman deizula
Pakia ta osasuna.
***
Uda guztia lanian pasa
Eldu da udaazkena
Oraintxen batu biarra dago
Izardi guztien lana.
Babarrun ta arto etxeratuta
Urte guztirako jana
Ainbestian aurten badago
Alperra izan ezdana...