Sohütako maxkadak
Bordazarre, Pierre (Etxahun, Etxahun Iruri)
1
Urthe berria jin da ihautiarekin;
Mintzatü da Jaun Phantzart goizan Hokin Hegin:
Xiberua günianez hiltzer' üzten othin,
Oihüka Sohütarrak othoi jeiki gintin.
2
Behatürik Jaun horri hanko gazteriak
Salduan jünta eta hartu dü xedia
Untsa uhuratzeko aurthen ihautia
Boztarioz maxkaden orai plantatzia.
3
Sohüta bethi danik izan da sail hortan
Uhurez bür'hagertü jokü güzietan,
Phastualetan, koblakan, bai eta barrakan,
Eta partikülazki ere maxkadetan.
4
Xiberua othe deia gaztez gabetüko?
Saldoka baduatza hirietarat oro,
Hirilat juan eta, zeren egiteko?
Sor lekhiaz hobeki hantik orhitzeko.
5
Esker' mila oroer, popülü goxua,
Lagüntzat ükhen dügü zien amodiua
Igaran dezagüla ihauti harrua.
Biba Sohüta eta gora Xiberua!