Beleak...
Borda, Itxaro
Lurreko marmutxak irentsi beharrez
Zeruan zalantzan badabil belea.
Gizak ez ditezen ur egin negarrez
Mokoan badauka betiko elea!
Hegalak kurutzan, lumak otoitzean
Ari da hitzemanez biharko bakea,
«Bekatu da hori» dioke goizean:
Gaua guziendako beltza ditakea?
Euskal Herrian ere beleak balantzan
Morala zaindu nahiz badoatzi dantzan:
Jainko bat baldin bada gurea da lehen,
In nomine patritan dute hitza galdu,
Erromatikan zuten podorea saldu:
Sekulorum ahapez, halabiz gu denen...