Begiratzen dut gogoan
Borda, Itxaro
1
Begiratzen dut gogoan
Buruhunaren zokoan
Etxe barneko usaina
Amak goizik egin salda,
Familiako mahaina
Eta sukaldeko malda.
2
Begiratzen dut gogoan
Orroitzapenen zoroan
Bustia ezkaratzean:
Aitaren tresnen balantza
Zingar azpien atzean,
Eta sagutxoen dantza.
3
Begiratzen dut gogoan
Memoriaren gozoan
Arin doan haize ona,
Ogien uhain horia,
Zeru urdinen sakona
Eta arrosen loria!
4
Begiratzen dut gogan,
Bizitza nola badoan,
Nere herrikoen soa,
Perla sortu izerdia,
Ardoan galdu basoa
Eta erran hitzerdia,
5
Begiratzen dut gogoan
Azken beltzaren mokoan
Haur nintzeneko denbora
Oiheneko apartean;
Nola lehen bedi lora
Zorion bat gaur artean...
|