Ahetzeko bertsolariari...
Borda, Itxaro
1
Galdeka nago bertso ederrak nola dituzten moldatzen
Iduri dute Hitzarekilan ari direla jostatzen
Nereendako goiko laguntza belauniko dut galdatzen
Zeren segurkļ poesia zait asko izerdi gostatzen...
2
Horietarik bat deituko dut, hoberena da Lapurdin
Bai eta ere dohain osoaz lehen lehena Euskadin
Haren bertsoek gure zerua begiratzen dute urdin
Mattinek errauts bihurtzen baitu inguruetako burdin!
3
Gaurko munduak egun dakarren tristura nekeaz nahas
Arima zati bizi nahia euskaldunek dugu eskas
Beraz guziak gero gintazke bertsolari mailean has
Ahetzen sortu den Mattinekin badugulako zer ikas...
4
Ahetze zure bezalakorik lurrean zehar al daite?
Ardura ez da bati gertatzen holako haurrik emaite
Euskal-herrian hor urgulutan oraindanikan sar zaite
Beldurrik gabe derratzugula: «Ahetze, zaitugu maite!»
5
Larron gainean aditzen dira sorginak eta laminak
Zauriturikan ura begian bihotz barnean suminak
Baina betiko Mattinek egun, euskal herri bizi minak
Sendako ditu goxa-araziz guzien auhen saminak...
6
Gorputzez ttiki dela, ordea haundi haundi du bihotza
Irri bertsoaz urt baitlezake mendiko elurren hotza
Mattinek gorde nahi digun min hura ez zaigu arrotza
Gaur zure botza izan dadila gure ezpata zorrotza!
7
Nun dabil orain Urepeleko Xalbador, bertso-artzaina?
Zu Mattin egon zare alargun bakarrik haren ordaina
Xalbadorrek du edertiz jantzi euskararen buru gaina
Zuk aldiz eman diozu behar beharrezko zuen zaina!
8
Garbi da garbi alor.berdean pausatu den goiz ihintza
Gauetik dator, ur horren pare, gure askapen agintza
Denak batera gogo indarrez has dezagun herrigjntza.
Mattirtekilan segituz beti bertsolarien egintza...
9
Zu, Mattin Treku, iparraldeko irria eta negarra
Hego hatsean suetan gorri gorria dagon sugarra
Udaberrian zuregatikan gure arbola zaharra
Sapa biziaz muskildu zaigu; ez da legortu abarra!...