Pobriaren suertia
[Vilinch]
Beste alibiyorik
Pobriak ez daka,
Negarrez jayo eta
Bizi arrastaka;
Galtzarbian, kolkuan,
Nun-nai arraskaka,
Erropetan koipia,
Zikiña ta kaka.
Jendiak ikustian
Artutzen du nazka,
Danak pasatzen zaizka
Ondotik presaka;
Nai baldin badu ibilli
Kalian jiraka
Ateratu orduko
Echetikan anka
Mutill chikiyak ditu
Atzetik millaka,
Azenariyo eta
Patata tiraka;
Zakurrak ere asten
Zayozka saunkaka,
Aberiak tiratzen
Diyote pullanka,
Danak, kristau ta abere,
Guziyak chandaka,
Gisarajua dute
Ibiltzen burlaka,
¡Batek obe luke izan
Pobre bañon kaka!
|