Pagatzalle on bat
Vilinch
Egun batean joan zan
Gizon bat kafera,
Beste askoren gisa.
Zerbait artutzera,
Eta ango mutillak,
Al zuen lenena,
Eraman zion berak
Eskatu zuena.
Sillan eseririkan
Deskantsu onian
Komeni zitzaiona
Artu zuenian,
oju bat egin zuen,
Soņu aundikua,
Zeņetan deitu zuen:
"Aizak, mutikua,
Un galdetutzera
Nagusiagana,
Zenbat pagatutzen dan
Nik artu dedana."
Seiak (') ekarri zion
Suzen mandatua,
"Jauna, bost errial da
Berorren kontua."
Gizona ordubanche
Trantzian zeguen,
Peseta bat bakarra
Besterik ez zuen,
Eta eskeņi zion,
Esanaz seriyo:
"To, eta nausiari
Eraman akiyo."
Mutillak esan zion
Artu ordurako,
"Errial bat falta du
Emen konturako."
Arrek erantzun zion
Bere beriala,
Len alegia ez aitu;
-"ŋZenbat erriala?
"Ik ez dirak serbitu
"Mandatugilletzat?
"Errial ori bada
"Gordezak iretzat.
|